XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina ez, lehengo barreak negar bilakatu baziren ere, oilarrak bigarren aldiz kantatu zuen.

Oilarrak Don Justiniano sarraskitzailea salatu zuen, eta Pellok oilarraren bidez herriari agindu zion promesa ere bete eginen zen.

Herriak borroka berri bat hasi beharko zuen, eta une hartan sentitzen zuen hutsunetik, itxaropen berri bat eraiki beharko zuen.

Bai, Pello Oilarrari bihotza zulatu diote, eta zulo hortatik odol iturri batek dario.

Sekula agortuko ez den iturria, eta iturri hortatik edanen dute Azpileko semeek, beren bihotz hutsunetan justizi eta itxaropen egarria ase ahal izan dezaten.

Pello hil zuten une berean, Justoetxe, hots, Pinotxe baserrian, beste mirari bat gertatu zen, eta Pinotxe baserriko Pinotxe zezen zuriari adarrak bi metro luzatu zitzaizkion.

Don Justinianok, oilar salatzaile hura goraka ikusi zuenean hitz hauek esan zituen: - Nik, bai, nik neuk harrapatuko dut Pelloren oilar lotsagabe hori eskuiko ukabila zerura altxatzen zuelarik.